Muxikan poligonoa egiteko Plan Partzialaren egitasmoa ez du onartu Udalak
Busturialdeko Industrialdea Elkarte Anonimoak ‘Miango-Agerretxe-Untxeka’ jarduera ekonomikoetarako gaitzeko aurkeztu zuen sektorearen Plan Partziala ez du onartu Muxikako Udalak. Atzo egindako osoko bilkuran plan hori eztabaidatu eta bozkatu zuten. Kontra bozkatzeko arrazoiak be azaldu zituen Bilduk, eta horiek kontuan hartuta egitasmoa zuzentzeko eskatu dio elkarte anonimoari. Foru Dekretu bidez onartutako Arau Ordezkoen Aldaketan ezartzen diren betebeharren eta baldintzen bermea kreditatzeko be eskatu dio; besteak beste, eremu industrialaren sarbiderako Gernika-Lumoko udalerrian kokaturiko lurretan planteatzen duten biribilgunearen exekuzioa noiz, nork eta noren kontura egingo liratekeen. Industrialdea eraikitzearen kontrako sinadurak Muxikako herritar talde bat, bestalde, herrian industriagunea egitearen kontrako sinadura bilketa hasi du. Muxikako poligonoa hirigunetik oso gertu egin gura dutela diote muxikarrek; eta Urretxindorra herri eskolaren ondoan egin gura dutela kritikatu dute. Industriagunea egiteak, gainera, herriak hazteko dituen aukerak murriztuko lituzkeela uste dute. Era berean, industriagunea etxebizitzak dauden gune baten ondoan eraikitzea be ez dute egoki ikusten. «Horrek ekar ditzakeen ondorioak eta kalteak kontuan hartu barik planteatu dute proiektua. Izan be, industrialdeak hartuko lituzkeen enpresa motak eta horien jarduerak ez daude mugatuta proiektuan». Gainera, bizilekuekiko errespetatu beharreko distantziak ez dituzte errespetatu proiektuan, Muxikako herritarrek oharrean azaldu dutenez. Muxikako industriagunea egiteko erabili gura duten lur eremua be gehiegizkoa dela uste dute muxikarrek: 700.000 metro [...]
Busturialdeko Industrialdea Elkarte Anonimoak ‘Miango-Agerretxe-Untxeka’ jarduera ekonomikoetarako gaitzeko aurkeztu zuen sektorearen Plan Partziala ez du onartu Muxikako Udalak.
Atzo egindako osoko bilkuran plan hori eztabaidatu eta bozkatu zuten. Kontra bozkatzeko arrazoiak be azaldu zituen Bilduk, eta horiek kontuan hartuta egitasmoa zuzentzeko eskatu dio elkarte anonimoari. Foru Dekretu bidez onartutako Arau Ordezkoen Aldaketan ezartzen diren betebeharren eta baldintzen bermea kreditatzeko be eskatu dio; besteak beste, eremu industrialaren sarbiderako Gernika-Lumoko udalerrian kokaturiko lurretan planteatzen duten biribilgunearen exekuzioa noiz, nork eta noren kontura egingo liratekeen.
Industrialdea eraikitzearen kontrako sinadurak
Muxikako herritar talde bat, bestalde, herrian industriagunea egitearen kontrako sinadura bilketa hasi du. Muxikako poligonoa hirigunetik oso gertu egin gura dutela diote muxikarrek; eta Urretxindorra herri eskolaren ondoan egin gura dutela kritikatu dute. Industriagunea egiteak, gainera, herriak hazteko dituen aukerak murriztuko lituzkeela uste dute.
Era berean, industriagunea etxebizitzak dauden gune baten ondoan eraikitzea be ez dute egoki ikusten. «Horrek ekar ditzakeen ondorioak eta kalteak kontuan hartu barik planteatu dute proiektua. Izan be, industrialdeak hartuko lituzkeen enpresa motak eta horien jarduerak ez daude mugatuta proiektuan». Gainera, bizilekuekiko errespetatu beharreko distantziak ez dituzte errespetatu proiektuan, Muxikako herritarrek oharrean azaldu dutenez. Muxikako industriagunea egiteko erabili gura duten lur eremua be gehiegizkoa dela uste dute muxikarrek: 700.000 metro koadro, hain zuzen be.
Busturialdean industriara bideratutako lurzorua badagoela uste du herritar talde horrek, eta hori be erabili barik dagoela. «Horregatik, industriarako lurzoru gehiagorik ez da behar eskualdean, horretarako eskaerarik be ez dagoelako».