Telefonikari kalteordainak eskatuko dizkio Udalak Errenteriko gurutzeagatik
Kable batekin trabatuta joan den astean kamioi batek Errenteriko gurutzea aurretik eroan izana Telefonicaren erantzukizuna izan zela dio Gernika-Lumoko Udalak, eta kalteordainak eskatuko dizkio horregatik. Jose Mari Gorroño alkateak azaldu legez, R...
Kable batekin trabatuta joan den astean kamioi batek Errenteriko gurutzea aurretik eroan izana Telefonicaren erantzukizuna izan zela dio Gernika-Lumoko Udalak, eta kalteordainak eskatuko dizkio horregatik. Jose Mari Gorroño alkateak azaldu legez, “herritarrei eragindako kalte morala berreskuratzea gatxa izango da, baina gurutzea berreskuratzea posible bada egingo dugu”. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzuagaz eta enpresa espezializatu batekin harremanetan ipini da Udala. “Gurutzearen zatiak enpresa horren esku daude orain, eta berreskuratu daitekeen aztertuko dute”. Ezinezkoa bada, erreplikaren bat egingo dutela azaldu du alkateak.
Behar zuen gutxieneko altueran ez zegoen kable batekin trabatu eta Errenteriko gurutzea aurretik eroan eban kamioi batek. Hareharriz egindako eta kultur ondarearen izendapena zuen gurutzea txiki eginda geratu zen joan den astelehenean.