Abenduaren 15ean hasiko da Gogeaskoetxearen aurkako estradizio epaiketa
Abenduaren 15ean hasiko da Londresen Eneko Gogeaskoetxea busturiarraren kontrako estradizio epaiketa. Fiskañtzak eta defentsak, zeinek bere arrazoibideak aurkeztu beharko ditu abenduaren 15ean, 16an eta , behar izanez gero, urtarrilaren 4an egingo dituzten auzi saioetan. Gogeaskoetxearen abokatu Mark Summersek hiru puntutan oinarrituko du bere defentsa. Hain zuzen, Gogeaskoetxea atxilotzeko euroaginduan jasotzen ez ziren delituengatik epaitu gura dute busturiarra Espainian, eta legedi britaniarrak holakorik ez duela onartzen dio. Era berean, Gogeaskoetxearen kontrako inkulpazioak bere lehengusu Kepa Arronategik egin zituela dio Summersek, inkomunikazio egoeran eta konfiantzazko abokatu barik; eta Britania Handiko legediak holakorik be ez du onartzen. Azkenik, busturiarra atxilotzeko emondako zortzi euroagindutan irregulartasunak eman zirela dio defentsaren abokatuak.
Uztailaren 7an atxilotu zuten busturiarra bere bizitokian, Cambridge herrian (Ingalaterra). Besteak beste, Espainiako erregea hiltzeko konspiratu izangatik, 1997. urtean ertzain bat erailtzeagatik, Sallen de Gallegoko (Aragoi, Espainia) Guardia Zibilaren etxearen kontra egiteagatik edota 1997ko Madrilgo Barajas aireportuaren kontrako atentuagatik epaitu gura du Espainiak. Guztira, hamabost delitu leporatzen dizkiote Eneko Gogeaskoetxeari.