Mikel Alzola gernikarrak hamabigarrenez irabazi du Euskadiko gizon proba lehia
Mikel Alzola probalari gernikarrak ez du parekorik gizon proben munduan. Gernika-Lumokoak, hamabigarren biderrez irabazi zuen Euskadiko txapelketa asteburuan, eta aurtongo garaipenagaz, bostgarren aldiz jarraian jantzi du irabazlearen txapela.
Alzolak lau untze eta laurden bat egin zituen Nabarnizko probalekuan, eta untze bateko aldea atera zion Oscar Perez gurutzetarrari. Halanda be, ez zuen hobetu iaz ezarritako lau untze eta erdiko marka.