Basurdeek ezin dute gehiago hutsegin Ordizian galdu ostean
Gernika-Lumoko basurdeek maila oso ona emon zuten denboraldi hasieran, baina gainbeheran doaz azkenaldian. Ampo Ordiziaren aurka 49 eta 21 galdu ostean, gernikarrak denboraldiko momenturik zailenean daude. Bi partida galdu dituzte jarraian, eta atzetik dituzten taldeak hurbilegi daude lehenengo itzulia amaitu ostean.
Bizkaia Gernikak laugarren postuan jarraitzen du, baina bostgarren sailkatuak be, 24 puntu ditu, eta seigarrenak 22 puntu. Getxo Artea zazpigarren sailkatuak, bestalde, 21 puntu ditu.
Txarto hasi zen asteburuko partida gernikarrentzat. Ordiziak, hiru entsegu egin zituen lehenengo hamar minutuetan, eta aukera barik utzi zituen bertokoak. Bigarren zatian, basurdeak aldea jaten ahalegindu ziren, baina ordiziarrek ez zuten horretarako aukerarik emon, eta aldea handitu zuten gernikarren kalterako.