Indarkeria «bizirik» dagoelako, gaurko protestetan parte hartzeko deia egin dute emakumeek
Gaur, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, zenbait protesta deitu dituzte Busturialdean, emakumeenganako indarkeriak “bizirik jarraitzen” duela salatzeko. Elkarretaratzeak egingo dituzte Bermeon, Busturian, Ean, Gernika-Lumon eta Sukarrietan.
Bermeon, esaterako, hiru elkarretaratze deitu dituzte gaurko. 11:00etan, LABek deituta, Bermeon batu dira 25 lagun. 12:00etan beste protesta bat izan da, Udalak deituta. 19:30ean izango da eguneko hirugarrena, Sareginek emakume taldeak deitutakoa.
Busturian eta Sukarrietan, 19:00etan elkartuko dira herritarrak, eta Gernika-Lumon 19:30ean. Amaitzeko, 20:30ean, eatarrak izango dira azkenengoak kalera irtetzen.
Beldur Barik sariak
Gernika-Lumon, bestalde, Beldur barik lehiaketako sariak banatu dituzte gaur goizean. Lehenengo mailan DBHko Irati Ramos, Irati Etxebarria, Maria Zorrozua eta Maite Izagirre nagusitu dira, ‘Emakumeenganako indarkeriari, Ez!” lanagaz. Bigarren saria Gernika BHIk lortu du, ‘Galeperrak jan nahi ez zituen errauzkine’ izeneko lanari esker.
Sarituek Iñaki Gorroño alkateordearen eskutik jaso dituzte dagozkien diplomak eta 250 euroko
txeke bana.