Hamar urteko kartzela zigorra agindu du Audientzia Nazionalak Goitiarentzat
Astelehenean emon zuen jakitera Espainiako Audientzia Nazionalak Oier Gotiaren eta harekin epaitutako Buruhauste taldeko kideen kontrako epaia. Hala, hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu dute epaileek Oier Goitia gernikarra, armak eta lehergaiak i...
Astelehenean emon zuen jakitera Espainiako Audientzia Nazionalak Oier Gotiaren eta harekin epaitutako Buruhauste taldeko kideen kontrako epaia. Hala, hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu dute epaileek Oier Goitia gernikarra, armak eta lehergaiak izateagatik. Era berean, konden betetzen ari direla ez ezik, zigorra bete eta hurrengo sei urteetarako inhabilitazioa be agindu dute epaileek Goitiarentzat. Zigor bera ezarri diete Goitiagaz batera epaitutako Iban Apaolazari eta Gorka Palaciosi.
Juan Antonio Olarra Guridi, barriz, 95 erailketa saikaeraren errudun jo du Audientzia Nazionalak, eta 10 urteko zigorra agindu du saiakera bakoitzagatik. Beste hamar urte ezarri diote armak eta lehergaiak gordetzeagatik, eta hogeina urte kalte handiak sortu izanaren bi delitugaitik.
Zigorra betetzen duen tarterako inhabilitazioa be agindu du Audientzia Nazionalak Olarra Guridirentzat, eta beste hamar urtekoa zigorra bete ostean.