Jeitsiera postuetan sartu dira Gernika KESBeko neskak
Gernika KESBeko neskak jeitsiera postuetan sartu dira, iragan zapatuko partida galdu ostean. Gernikarrek «nahiko ondo» jokatu zuten, baina ezin izan zuten Grupo Marsol bigarren sailkatua menpean hartu. Andaluziarren kanpoko jokalariek sartutako puntu...
Gernika KESBeko neskak jeitsiera postuetan sartu dira, iragan zapatuko partida galdu ostean. Gernikarrek «nahiko ondo» jokatu zuten, baina ezin izan zuten Grupo Marsol bigarren sailkatua menpean hartu. Andaluziarren kanpoko jokalariek sartutako puntuei esker, 64 eta 80 amaitu zen norgehiagoka.
Serio zelairatu ziren Gernika-Lumokoak, eta markagailuan oreka izan zen nagusi lehenengo zatian. Huelvako taldeak hiruko jaurtiketekin asmatu zuen, baina Tynikki Crooken lana uztai azpian oso ona izan zen, eta 36 eta 40ko emaitzagaz joan ziren aldageletara jokalariak.
Urduri ekin zioten etxekoek Bigarren zatiari, eta ihes egin zuen Huelvako taldeak hiruko jaurtiketen bidez. Halanda be, gernikarrek azkenengo ahalegina egin zuten, eta bost puntura jarri ziren zazpi minuturen faltan. Azkenengo minutuetan, KESBekoek ez zuten asmatu, eta aldea handitu zuen kanpoko taldeak.