Gernika Futbol Taldeak puntu bakarrera du Barakaldo liderra
Zapatuko partida irabazita, Gernika Futbol Taldeak pauso garrantzitsua emon du hirugarren mailako talde sendoenen artean jarraitzeko. Gernikarrek ez zuten hutsik egin, eta Beasain laugarren sailkatua menperatu zuten etxean. Iñigo Endemaño gernikarrak...
Zapatuko partida irabazita, Gernika Futbol Taldeak pauso garrantzitsua emon du hirugarren mailako talde sendoenen artean jarraitzeko. Gernikarrek ez zuten hutsik egin, eta Beasain laugarren sailkatua menperatu zuten etxean. Iñigo Endemaño gernikarrak sartutako golei esker, 2 eta 1 nagusitu ziren.
Endemaño bigarren zatian zelairatu zen, baina bakarrik bost minutu behar izan zituen partida bideratu zuen lehenengo gola sartzeko. Markagailuan aurrea hartuta, zailena eginda zuten gernikarrek, baina erasoan jarraitu zuten. Hala, lasaitasunaren bigarren gola sartu zuen Endemañok. Azkenengo minutuetan Beasaindarrek gora egin zuten, luzapenean gola sartuz.
Hamalau jardunaldi jokatu ostean, Gernika sailkapen nagusiko hirugarren postuan dago bigarren sailkatuagaz bardinduta. Barakaldo liderra, bestalde, puntu bakarrera dute.