Espainiako Gorteetarako ordezkariak hautatu dituzte gaur Busturialdeko herritarrek. Hain zuzen, 23 diputatu eta 16 senatari hautatu dituzte gaur Hego Euskal Herrian, eta eskualdean 36.769 bizilagunek izan dute botorako eskubidea. Parte hartzeak gora egin du Bizkaian, oro har, 2008. urteko datuekin alderatuta. Busturialdean be handia izan da parte hartzea, herri txikietan batez be. 18:00etan %74,07koa zen parte hartzea Arratzun; %72,24koa Mendatan; %71,65koa Nabarnizen; %71,91koa Errigoitin; %70,40koa Ereñon eta %70,07koa Mundakan. Ordu berean, %60,26koa zen parte hartzea Bermeon, eta %60,43koa Gernika-Lumon. EAJk lortu du boto gehien Espainiako Kongresurako; 12.287, hain zuzen. Amaiur izan da bigarren indarra eskualdean, 10-787 botogaz. PSE-EEk 1.737 boto lortu ditu, eta 1.173 PPk.
Espainiako Kongresua:
- Ajangiz: 197 Amaiurrek, 87 EAJk, 3 EQUOk, 2 PSE-EEk, 2 PPk, 2 IU-LVk, 1 PACMAk eta 1 PUM+Jk.
- Arratzu: 143 EAJk, 127 Amaiurrek, 3 PSE-EEk, 2 PPk, 1 IU-LVk.
- Bermeo: 4.611 EAJk, 3.436 Amaiurrek, 557 PSE-EEk, 345 PPk, 99 IU-LVk, 29 EQUOk, 18 PACMAk, 16 Ebk, 12 UPyDk, 10 PUM+Jk, 1 UCEk.
- Busturia: 455 EAJk, 373 Amaiurrek, 97 PSE-EEk, 48 PPk, 12 IU-LVk, 6 EQUOk, 4 UPyDk, 2 PACMAk, 2 PUM+Jk.
- Ea: 331 Amaiurrek, 264 EAJk, 13 PPk, 5 PSE-EEk, 3 IU-LVk, 2 Ebk, 1 UPydk.
- Elantxobe: 159 boto EAJk, 129 Amaiurrek, 4 PSE-EEk, 1 PPk eta 1 PACMAk.
- Ereño: 86 EAJk, 75 Amaiurrek, 4 PPk, 2 PSE-EEk, 1 EQUOk, 1 Ebk, 1 PUM+Jk.
- Errigoiti: 200 EAJk, 165 Amaiurrek, 11 PPk, 6 EQUOk, 4 PSE-EEk, 3 IU-LVk.
- Forua: 287 Amaiurrek, 273 EAJk, 30 PSE-EEk, 17 PPk, 4 IU-LVk eta bina UPyDk eta EQUOk.
- Gautegiz Arteaga: 309 EAJk, 197 Amaiurrek, 31 PSE-EEk, 19 PPk, 8 EQUOk, 6 IU-LVk, 3 PACMAk, 2 Ebk, 1 UPyDk.
- Gernika-Lumo: 3.637 EAJk, 3.632 Amaiurrek, 898 PSE-EEk, 634 PPk, 153 IU-LVk, 33 EQUOk, 29 UPyDk, 23 PACMAk, 13 Ebk, 8 PUM+Jk, 2 UCEk.
- Ibarrangelu: 199 EAJk, 187 Amaiurrek, 20 PSE-EEk, 6 PPk. 4 EQUOk, 2 IU-LVk.
- Kortezubi: 153 EAJk, 116 Amaiurrek, 7 PPk, 6 PSE-EEk, IU-LVk 4, 2 EQUOk, 1 PACMAk.
- Mendata: 137 EAJ, 111 Amaiurrek, 9 PPk, 2 EQUOk eta bana PSE-EEk eta Ebk.
- Morga: 172 EAJk, 91 Amaiurrek, 6 PPk, 2 PSE-EEk, 2 IUk, 2 EQUOk eta bana UPyDk eta Ebk.
- Mundaka: 706 EAJk, 418 Amaiurrek, 37 PSE-EEk, 23 PPk, EQUOk, 9, 8 IU-LVk, 6 EQUOk, 4 Ebk, 2 UCEk, 1 PACMAk, UPyDk 1.
- Muxika: 422 Amaiurrek, 402 EAJk, 31 PSE-EEk, 17 PPk, IU-LVk 8, 5 EQUOk, 2 PUM+Jk, 1 PACMAk.
- Murueta: 97 EAJk, 83 Amaiur, 6 PPk, 4 PSE-EEk eta bana IU-LVk, PACMAk eta EQUOk.
- Nabarniz: 101 Amaiurrek, 59 EAJk eta bana PPk, IU-LVk eta PACMAk.
- Sukarrieta: 138 EAJk, 69 Amaiur, 11 PPk, 4 IU-LVk, 3 PSE-EEk, 1 PACMAk.
22 hautagaitza aurkeztu dira Bizkaian, baina botoen gehiengoa Amaiurrek, PPren, PSOEren eta EAJren artean batuko direla adierazi zituzten azken asteetako inkestek. Lege zaharra “lege barri” bihurtu gura du EAJk Madrilen, Kongresurako zerrendaburu Josu Erkoreka bermeotarra aurkeztuz. Haren berbetan, aurrerantzean azken urteetako ildoari jarraituko dio EAJk, eta ez du norabide politikoa aldatuko: «Aztoratuta dauden alderdiek eta erakundeetako parte hartzea irregularki planteatzen duten alderdiek ez dute zertan gure ildoa aldatu behar. Guk azken 34 urteotan egin duguna egiten jarraituko dugu». Hala, EAJren “iparra” autogobernua izango dela esan zuen Erkorekak kanpainan.
Autogobernuaz haratago, barriro hara ez bueltatzeko asmoagaz juan gura du Amaiurrek Madrila. «Espainiako instituzioak ez dira izan, ez dira eta ez dira inoiz abertzaleon instituzioak izango», Espainiako Kongresurako zerrendaburu Iñaki Antiguedadek esan legez; eta euskal herritarrenak ez diren instituzioetarako boto hori
boomerang bat bezalakoak izango dela aipatu zuen hautagaiak: «Hemendik botatzen dena, hango monarkiatik eta instituzioetatik pare bat buelta emon, eta indartuta etorriko da azaroaren 21ean, lanean jarraitzeko hemen».