Zapatuan emongo diote hasiera Urdaibaiko Organoak-Jose Mari Egileor zikloari. Eta Ibarrangeluko Ander Deuna elizan izango da, hain zuzen, zikloaren lehen emanaldia. Lehenengoz joko dute Ibarrangeluko organoa Jose Mari Egileor zikloaren baitan, eta bereu berezia dela azldu du Benantzi Bilbao pianojole mundakarrak gaur, Urdaibaiko Organoak zikloaren aurkezpenean. Esan duenez, ez Bizkaian, ez Araban ezta Gipuzkoan be ez dago halako berezitasunik duen organorik, “izan be, Ibarrangeluko organoak piano-arpa erregistroa dauka”. Hala, ondare balio handia duela azpimarratu dute zikloaren antolatzaileek.
Arratzuko armonioak duen garrantziaz be ohartarazi gura izan dute zikloaren antolatzaileek. “Katalogatuta dago eta 1850. urte ingurukoa dela esan digute. Hala Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan dauden armonioen artean zaharrena da bera”.
Operak eta Zarzuelak programan
Operak eta zarzuelak joko dituzte aurten lehenengoz,
Urdaibaiko Organoak zikloaren barruan. Berrogeita hamar urte dira aurten Jesus Guridi konpositorea hil zela, eta hark sortutako piezak dira, hain zuzen, joko dituztenak. Halanda be, genero horiek jotzeko organo guuztiek ez dute balio, eta Ibarrangelun, Lumon ea Mundakan emongo dituzte opera eta zarzuela kontzertuak.
EGITARAUA
- Uztailak 23: Ibarrangeluko Andre Deuna elizan, 20:00etan. Benantzi Bilbao.
- Uztailak 24: Busturiko Axpeko Andre Maria elizan, 20:00etan. Stefano Pellini.
- Uztailak 25: Lumoko San Pedro elizan, 20:00etan. Elisa Belmonte (sopranoa), Maria Folco (mezzosopranoa) eta Benantzi Bilbao.
- Uztailak 30: Bermeoko Frantziskotarren Komentuaren elizan, 20:45ean. Miguel Angel Garcia.
- Uztailak 31. Gernika-Lumoko Andra Mari elizan, 20:00etan. Giulio Mercati.
- Abuztuak 6. Gernika-Lumoko Mertzede elizan, 20:00etan. Jose Santos de la Iglesia.
- Abuztuak 7. Arratzuko Santo Tomas elizan, 20:00etan. Enmanuele Pelaprat eta Sonia Sempere (sopranoa).
- Abuztuak 13: Bermeoko Eufemia Deuna elizan, 20:00etan. Monica Melcova.
- Abuztuak 14: Mundakako Andra Mari elizan, 20:00etan. Javier Artigas eta Benantzi Bilbao.