Milioi bat euroko laguntza onartu du Jaurlaritzak Sormen Lantegirako
Astrako eraikina birgaitzeko eta Sormen Lantegia egiteko lanak egiteko laguntza emotea erabaaki du Eusko Jaurlaritzak. Guztira 1.134.313 euroko ez-ohiko dirulaguntza emotea adostu du, obren lehenengo fasea egiteko. Lan horiek, gainera, aurten burutu be...
Astrako eraikina birgaitzeko eta Sormen Lantegia egiteko lanak egiteko laguntza emotea erabaaki du Eusko Jaurlaritzak. Guztira 1.134.313 euroko ez-ohiko dirulaguntza emotea adostu du, obren lehenengo fasea egiteko. Lan horiek, gainera, aurten burutu behar direla zehaztu du Jaurlaritzak, «2011. urteko azken lauhilekoan».
Gernika-Lumoko Udalak aurkeztutako aurreproiektuaren arabera, han dagoen lehen eaikina birgaitu beharko da lehenengo. Ricardo Bastida arkitektoak diseinatutako inguratzaile osoa berreskuratu beharko litzateke, barruko altzariak egokitu eta Sormen Lantegia abian jarri. Bigarren solairuan, aurreproiektuaren arabera, ez lukete hobekuntzarik egingo.
Bigarren fasea 2012an
Sormen Lantegiak bere helburuak betetzeko funtzio eta erabilera anitzeko eraikin baten funtzionamendua eta berezkoak dituen erabilerak izago dituela zehaztu du jaurlaritzak.
Sormen Lantegia bi fasetan egitea aurreikusi dute. Bigarrena, hain zuzen, 2012. urte hasieran egin gura dute, lehen hiruhilekoan. Horretarako, 365.633 euroko aurrekontua izango dute.