Zapatuan izango da azken Aritzatxu Rock Free jaialdia
13:00etan hasi eta goizaldera arte musikaz gozatzea. Hori da, beste urte batez, Aritzatxu Rock Free jaialdiak proposatzen duena. Atsedenik bako maratoia izango da etzikoa, doakoa, beti bezala. Hori izan baita betidanik Pergolan izango den jaialdiaren p...
13:00etan hasi eta goizaldera arte musikaz gozatzea. Hori da, beste urte batez, Aritzatxu Rock Free jaialdiak proposatzen duena. Atsedenik bako maratoia izango da etzikoa, doakoa, beti bezala. Hori izan baita betidanik Pergolan izango den jaialdiaren premisetako bat.
Aurtengo hitzordua, ordea, berezia izango da, hamar urteko ibilbidearen ostean agur esango baitu Aritzatxu Rock Freek. Agurra, baina, punta-puntako taldeekin egingo du Bermeoko jaialdi ezagunak. Los Putos taldea izango da oholtzara igotzen lehenengoa, eta Nuevo Catecismo Catolico azkenengoa. Tartean izango dira Bugatti, Sermond’s, Norman, Boogie Van, Screamin’ Targets, The Riff Truckers, Penadas Por La Ley, The Capaces, Pleonakis Plektos eta Motociclon.
Urtero legez, kanpatzeko aukera egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Orduz ordu:
- 13:00-13:45. Los Putos.
- 14:00-14:45. Bugatti.
- 15:00-15:45. Sermond’s.
- 16:00-16:45. Norman.
- 17:00-17:45. Boogie Van.
- 18:00-18:45. Screamin’ Targets.
- 19:00-19:45. The Riff Truckers.
- 20:00-20:45. Penadas Por La Ley.
- 21:00-21:45. The Capaces.
- 22:00-22:45. Pleonakis Plektos.
- 23:00-23:45. Motociclon.
- 00:00-00:45. NCC.