Inoiz egin den tornu-plater handiena Gernikako enpresa batek egin du
Zazpi metroko diametroa eta 70 tona inguruko pisua duen tornu-plater automatikoa egiten ari dira Talleres de Gernika enpresan. «Inoiz egin izan den tornu-plater automatikorik handiena», enpresako zuzendari komertziala den Jagoba Sayas-ek zehatzutakoa...
Zazpi metroko diametroa eta 70 tona inguruko pisua duen tornu-plater automatikoa egiten ari dira Talleres de Gernika enpresan. «Inoiz egin izan den tornu-plater automatikorik handiena», enpresako zuzendari komertziala den Jagoba Sayas-ek zehatzutakoaren arabera. «Eskuzko tornu-platerak 25 metrokoak be egin izan dira, baina automatikoa dena ez dago gu egiten ari garena baino handiagorik».
Tornua Taiwanen ari dira fabrikatzen, eta bezeroa Alemaniakoa da. Hamalau hilabete inguru daramate piza horrekin lanean, eta hilabete honetan amaitzea espero dute.