Dena prest biharko Gorefest jaialdirako
20:30ean hasiko da bihar Bermeoko Gorefest jaialdia. Ordu horretan film laburren emonaldia egingo dute eta, ostean, 700 erdimetraiaren aurkezpena. Death Is Just The Beginning Zinemaratoia hasiko da ondoren. Nestor Basterretxea aretoan izango da Gorefes...
20:30ean hasiko da bihar Bermeoko Gorefest jaialdia. Ordu horretan film laburren emonaldia egingo dute eta, ostean, 700 erdimetraiaren aurkezpena. Death Is Just The Beginning Zinemaratoia hasiko da ondoren.
Nestor Basterretxea aretoan izango da Gorefest, eta 3 euro balio du sarrerak. 15 urtetik gorakoek soilik izango dute jaialdiaz gozatzeko aukera, NANa erakutsita, antolatzaileek eskatuz gero.
Terroreak, goreak, suspentseak eta umore onak hartuko dute aretoa, beraz, bihar. Dena den, aurten «lasaiago» hartu dutela aipatu du Inigo Atxak. Hartara, posible den heinean, jaialdiagaz «beste hamar urtez» jarraitzea espero dute Spookypheria Productions-eko kideek. Atxaren esanetan, «jendeak Gorefestaz gozatzen duela ikusita eta ni be gustura sentituta, jaialdiak antolatzen jarraitzea pentsatu dut».