Saneamendu lanak amaitzeko lehiaketa deitu du Ur Partzuergoak
Gernika-Lumoko saneamendu sarea eskualdekoagaz batzeko obrak amaitzeko deialdi publikoa deitu du Busturialdeko Ur Partzuergoak. Hala, Gernika-Lumoko araztegia Lamiarangoagaz (Bermeo) lotzeko azken lanak egingo dituzte. Gernika-Lumoko araztegia, horrela...
Gernika-Lumoko saneamendu sarea eskualdekoagaz batzeko obrak amaitzeko deialdi publikoa deitu du Busturialdeko Ur Partzuergoak. Hala, Gernika-Lumoko araztegia Lamiarangoagaz (Bermeo) lotzeko azken lanak egingo dituzte. Gernika-Lumoko araztegia, horrela, itxi egingo dute eskualdeko saneamendu sarea erabilgarri dagoenean.
Enpresek abuztuaren 22ra arteko epea izango dute beraien proiektuak aurkezteko. Lanokin urte bukaeran hasi gura dute, eta enpresa arduradunak 16 hilabeteko epea izango du horiek burutzeko. Hain zuzen, 2013ko udabarrirako amaituta izan gura dute Gernika-Lumoko saneamendu sarea.
Behin lanak hasita Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa arduratuko da horiek zuzentzeaz. Priektuaren finantzaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku geratuko da bere osotasunean. Obra horrek 8,3 milioi euroko aurrekontua du, hain zuzen.