Alkatearen jarduerak ikertzeko eskatzea aztertzen ari da oposizioa
Fiskaltzari Errigoitiko alkate Iñaki Madariagaren jarduerak ikertzeko eskaera egitea aztertzen ari da oposizioa. Errigoitiko Bilduk salatu duenez, alkateak inoiz herrian bizi ez dan jendea erroldatu du Errigoitin hauteskundeei begira, «erroldatutako ...
Fiskaltzari Errigoitiko alkate Iñaki Madariagaren jarduerak ikertzeko eskaera egitea aztertzen ari da oposizioa. Errigoitiko Bilduk salatu duenez, alkateak inoiz herrian bizi ez dan jendea erroldatu du Errigoitin hauteskundeei begira, «erroldatutako etxearen jabeek ezer jakin barik, kasu batzuetan». Era berean, hauteskunde egunean adineko jendea hautes-mahaira eroan izana be salatu du Bilduk, «horiei botoa eskura emonez, gainera».
Horrez gain, hauteskunde egunaren aurretik Errigoitiko bizilagunei banandutako gutun anonimoa be aipatu du Bilduk. «Bere alderdikoa dela dioen norbaitek egindako idazki horrek Iñaki Madariaga alkateak agiri publikoak faltsutu dituela zioen». Hala, jabetza erregistroko datuak aipatuz, bere izen bera baina NAN zenbaki ezberdina duen beste Iñaki Madariaga bat omen dagoela dio idazki horrek.
Zenbait komunikabidek kaleratu dutenez, hori guzti hori «jabetza erregistroaren «akats informatikoa» dela esan du Errigoitiko alkate Iñaki Madariagak.
Halanda be, Errigoitiko alkate denetik Iñaki Madariagak Otazuak bere jabetzen eta aberastasunen barri inoiz ez duela emon kritikatu du Errigoitiko Bilduk, «behin eta barriro eskatu dioten arren».