Frantziako jokalari bi fitxatu ditu Bizkaia Gernikak
Bizkaia Gernikak datorren denboraldiko taldea prestatzen jarraitzen du. Jakinarazi dutenez, Frantziako jokalari bi fitxatu dituzte: Romain Ruiz eta Frederic Montagut. Bi jokalariek, espainako pasaportea dute eta “laguntzeko irrikitan” datoz...
Bizkaia Gernikak datorren denboraldiko taldea prestatzen jarraitzen du. Jakinarazi dutenez, Frantziako jokalari bi fitxatu dituzte: Romain Ruiz eta Frederic Montagut. Bi jokalariek, espainako pasaportea dute eta “laguntzeko irrikitan” datoz Gernika-Lumora
Ruiz, 25 urteko jokalaria da eta basurdeen lehenengo lerroa indartzeko heldu da taldera. Jokalariak azaldu duenez, “Espainiako txapelketa lehiatzeko gogotsu nengoen”. Bere ustez, “oso aberasgarria” izango da basurdeekin jokatzea. Helburuak, maila ona emotea eta zaleak pozik uztea dira.
Montaug, bestalde, 23 urteko jokalari gaztea da, eta hainbat postutan jokatu dezake. Normalean, halanda be, hegaleko edo atzelari bezala jokatzen du. Frantziako jokalariak, familia du Espainian eta basurdeen deia jaso duenean, ez du bitan pentsatu. Montaugen ustez, “abentura ona izango da Gernika-Lumon jokatzeko aukera izatea”. Dioenez, liga hasteko “irrikitan” dago.
Datorren deboraldira begira, Bizkaia Gernikak hiru jokalari fitxatu ditu dagoeneko.