Tortura kasuak ikertzeko eskatu du udalbatzak
Tortura gaitzetsi eta atxilotuen salaketak ikertzeko eskatu zuen atzo Gernika-Lumoko udalbatzak. Bi mozio aurkeztu zituzten torturaren aurkakoak, eta biak onartu zituzten. Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak alkarregaz aurkeztutako mozioak lau puntu zituen, eta horietan gatazkaren konponketaren bidean «urratsak emoteko» eskatzen zieten Espainiako zein Franztiako gobernuei, «politika errepresiboa alboratuz eta demokrazia eskenatoki batera heltzeko». Era berean, konponbide demokratikoa ahalbidetuko duen prozesu baten alde lanean jarraitzeko «atxiloketak eta torturak amaitzea beharrezkoa» dela zioen mozio horrek. Hala, tortura kasuak ikertzeko eskatu diete Justizia Ministerioari eta Eusko Legebiltzarrari. «Tortura kasuak argituko dituen ikerketa sakona eta egiaztagarria» eskatu zuten bi mozioekin, «atxilotutako pertsonen eskubideen defentsa bermatzeko eta funtzionario publikoen eskutik eratorritako edozein erantzukizun argitzeko». Azkenik, Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) nazioarte mailan giza eskubideen alde lanean ari diren hainbat erakunderen babesagaz zehaztu duen torturaren kontrako dekalogoagaz bat egin eta berau aplikatzeko eskatu zien udalbatzak dagokien erakundeei. Aralarrek berea Ezker Abertzalearen eta Eusko Alkartasuneko botoekin onartu zuten bi alderdi horiek aurkeztutako mozioa. Aralarrek aurkeztutakoari, barriz, alderdi guztiek emon zioten aldeko botoa, PSEk ezik. Mozio horretan, hain zuzen, ez ziren jasotzen Ezker Abertzaleak eta EAk aurkeztutako lehenengo bi puntuak, ETAri borroka armatuagaz amai dezala eskatzen ez diotelako, Gernikako Akordioak jasotzen duen legez. Mozioak Gernikako Akordioagaz zerikusirik ez zuela [...]
Tortura gaitzetsi eta atxilotuen salaketak ikertzeko eskatu zuen atzo Gernika-Lumoko udalbatzak. Bi mozio aurkeztu zituzten torturaren aurkakoak, eta biak onartu zituzten.
Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak alkarregaz aurkeztutako mozioak lau puntu zituen, eta horietan gatazkaren konponketaren bidean «urratsak emoteko» eskatzen zieten Espainiako zein Franztiako gobernuei, «politika errepresiboa alboratuz eta demokrazia eskenatoki batera heltzeko». Era berean, konponbide demokratikoa ahalbidetuko duen prozesu baten alde lanean jarraitzeko «atxiloketak eta torturak amaitzea beharrezkoa» dela zioen mozio horrek.
Hala, tortura kasuak ikertzeko eskatu diete Justizia Ministerioari eta Eusko Legebiltzarrari. «Tortura kasuak argituko dituen ikerketa sakona eta egiaztagarria» eskatu zuten bi mozioekin, «atxilotutako pertsonen eskubideen defentsa bermatzeko eta funtzionario publikoen eskutik eratorritako edozein erantzukizun argitzeko».
Azkenik, Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) nazioarte mailan giza eskubideen alde lanean ari diren hainbat erakunderen babesagaz zehaztu duen torturaren kontrako dekalogoagaz bat egin eta berau aplikatzeko eskatu zien udalbatzak dagokien erakundeei.
Aralarrek berea
Ezker Abertzalearen eta Eusko Alkartasuneko botoekin onartu zuten bi alderdi horiek aurkeztutako mozioa. Aralarrek aurkeztutakoari, barriz, alderdi guztiek emon zioten aldeko botoa, PSEk ezik.
Mozio horretan, hain zuzen, ez ziren jasotzen Ezker Abertzaleak eta EAk aurkeztutako lehenengo bi puntuak, ETAri borroka armatuagaz amai dezala eskatzen ez diotelako, Gernikako Akordioak jasotzen duen legez.
Mozioak Gernikako Akordioagaz zerikusirik ez zuela gogorarazi zion Ezker Abertzaleko bozeramaleak; hots, torturen kontrako mozioa zela.