Iragan zapatuan, Busturialdeko Ezker Abertzaleak agerraldia egin zuen Muxikako Ariatza auzoan, Finsa-Inamak bizi duen egoeraren aurrean beraien jarrera ezagutarazteko. Onintza Enbeita Muxikako zinegotziak jakinarazi zuenez, “ardura eta larritasun handiz” bizi dute enpresaren inguruan sortu den “egoera gatazkatsua”. Horregatik, “seriotasunez eztabaidatzeko eta aukera ezberdinak aztertzeko” konpromisoaren alde lan egiteko borondatea eskatu zuten. Azaldu zutenez, “Finsa-Inamako lanpostuen alde borrokatuko dugu, baina ez enpresaren xantaiapean edota EAJren iruzurpean”. EAJren eta Finsa-Inamako jabeen artean izan diren “ezkutuko tratuen eta akordioen eraginez”, 160 lanpostu zuzen “galtzeko arriskuan” daudela kritikatu zuten. Ezker Abertzaleko kideen esanetan, interbidea “eztabaidan eta akordioan” onarritutakoa izan behar da, baina horretarako zenbait baldintza bete behar dira. Ainhoa Madariaga Foruko zinegotziak azaldu zuenez, “Finsa-inamak bere jarduera ekonomikoari dagozkion baldintza guztiak bete behar ditu”. Ildo horretatik, enpresak ingurumen legedia betetzea ezinbesteko ikusten dute. Bestalde, enpresako arduradunek beste izaera bateko plan bat izatekotan, “zintzotasunez eta zehaztasun osoz” aurkeztu beharko dute Madariagaren hitzetan. Baldintza horiek betetzen direnean, Busturialdeko eremu sozio-ekonomikoa diseinatzeko adosturik dagoen tresneriagaz (PADAS), eragile guztiak bilduta aztertuko litzateke proposatutakoa. EAJren arduragabekeria eta enpresako arduradunen nagusikeria Busturialdeko Ezker Abertzalearen ustez, egoera larri honen “erantzunkizuna” arduragabekerian eta jokabide agintzailean oinarrituta dago. “EAJren arduragabekeria eta enpresako arduradunen nagusikeria, egoera jasanezina eta ulertezina izatea ekarri du”. Ezker Abertzaleko [...]
Hainbat urtetan erabili barik egon eta gero, berriztu ostean, erabiltzeko prest da jada Bermeoko Itxasgane futbol zelaiko instalazioetan futbol 7ra jokatzea ahalbidetzen duen Talape zelaia. Zapatuan egin zuten inaugurazio ekitaldia eta benjaminen kateg...