RINDER enpresan kaleratzeak egin nahi dituztela salatu du LABek
Foruko RINDER I.S.A. enpresak 30 langile kaleratu nahi dituela salatu du LABek. Sindikatu horren arabera, lantokiko langileen %30a bota nahi ditu gerenteak. “Borondatez joan gura duenarentzat, gainera, hogeita hamar mila eta berrogei mila euro eskaintzen ari da, kalte ordain legez”. Hala ere, urte luzez lanean ari diren langileek halako eskaintzarik ez dutela onartuko dio LABek, “eta enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) zabaltzearekin mehatxu egiten ari da gerentea”. Era berean, “mobing-a ukitzen duen jarrera” inposatzen duela ere kritikatu du sindikatuak. “Lanik ez dagoelaren aitzakipean, eguneroko lan jardunaren orduetan bere produkzio lekutik atera eta bulegoetan egotera behartzen ditu langileak”. Horitako gehienak emakumezkoak direla zehaztu du LABek, “eta banaka jartzen ditu, edota gela batean bakoitza mahai batean”. Hori guztia ez da “inposaketa isolatua”, sindikatuaren iritziz, “inposaketa hori kaleratzeagaz eta beldurra sartzeagaz guztiz lotuta dago”. Hala, jarrera horrekin gerenteak “moralki, intelektualki eta pertsonalki eraso egiteko” asmoa duela uste du LABek. Egoera horri “erantzun sindikalarekin” egin nahi dio aurresindikatu horrek. “Txeke zuririk ez diogu sinatuko enpresari. Foruko lantokiaren bideragarritasuna exijitzen dugu, eta horretan jardungo dugu”. RINDER taldeak duela gutxi Gasteizen beste enpresa bat ireki zuela gogoratu dute, “ebentualez beteta eta baldintza kaxkarretan”. Makinak ere Gasteizera eroaten hasi direla diote, “Foruan ekoiztea garestiegia delakoan”. Hala ere, 2009an Foruko [...]
Foruko RINDER I.S.A. enpresak 30 langile kaleratu nahi dituela salatu du LABek. Sindikatu horren arabera, lantokiko langileen %30a bota nahi ditu gerenteak. “Borondatez joan gura duenarentzat, gainera, hogeita hamar mila eta berrogei mila euro eskaintzen ari da, kalte ordain legez”. Hala ere, urte luzez lanean ari diren langileek halako eskaintzarik ez dutela onartuko dio LABek, “eta enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) zabaltzearekin mehatxu egiten ari da gerentea”.
Era berean, “mobing-a ukitzen duen jarrera” inposatzen duela ere kritikatu du sindikatuak. “Lanik ez dagoelaren aitzakipean, eguneroko lan jardunaren orduetan bere produkzio lekutik atera eta bulegoetan egotera behartzen ditu langileak”. Horitako gehienak emakumezkoak direla zehaztu du LABek, “eta banaka jartzen ditu, edota gela batean bakoitza mahai batean”. Hori guztia ez da “inposaketa isolatua”, sindikatuaren iritziz, “inposaketa hori kaleratzeagaz eta beldurra sartzeagaz guztiz lotuta dago”. Hala, jarrera horrekin gerenteak “moralki, intelektualki eta pertsonalki eraso egiteko” asmoa duela uste du LABek.
Egoera horri “erantzun sindikalarekin” egin nahi dio aurresindikatu horrek. “Txeke zuririk ez diogu sinatuko enpresari. Foruko lantokiaren bideragarritasuna exijitzen dugu, eta horretan jardungo dugu”.
RINDER taldeak duela gutxi Gasteizen beste enpresa bat ireki zuela gogoratu dute, “ebentualez beteta eta baldintza kaxkarretan”. Makinak ere Gasteizera eroaten hasi direla diote, “Foruan ekoiztea garestiegia delakoan”. Hala ere, 2009an Foruko lantokiak bi milioi euroko kreditua lortu zuela azaldu du LABek, “baina diru hori Indiako lantokian” inbertitu dutela aipatu du. “Beraz, RINDER taldeak bi milioi euroko zorra ere badio Foruko lantokiari. Are gehiago, bertoko akziodunek (jabeek) azken hiru urteetan zortzi milioi euroko irabaziak izan dituzte”, dio LABek, eta ez dutela enpresan inbertitu.