Bermeoko Udalak Beruala San Martinen egiten ari den Babes Ofizialeko etxebizitzen eraikin bateko azkeneko bi solairuak eraistea eskatzen duen sententziarik «ez dela existitzen» argi utzi gura izan du. Gainera, promozio horrek %100ean lege urbanistikoak betetzen dituztela jakinarazi dute. Horrela, joan den astean komunikabide batean ateratako informazio guztia gezurtuta gura izan dute.
Hiesaren aurkako nazioarteko egunaren harira, Bermeoko Txo Hiesa elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Bihar izango dira ekitaldiok. Hona hemen egitaraua: Goizean zehar, informazio mahaiak, herriko kaleetan. 18:00etan, ‘Prese...
XXII Bilbao Hiria Lehiaketa irabazi du The Riff Truckersek. Zapatuan eman zuten kontzertua, finalera heldu ziren Mobydick eta The Yellow Big Machine taldeekin batera. Pop-Rock sailean aritu ziren hirurak, eta talde gernikarrak lortu zuen saria. “...
Foruko RINDER I.S.A. enpresak 30 langile kaleratu nahi dituela salatu du LABek. Sindikatu horren arabera, lantokiko langileen %30a bota nahi ditu gerenteak. “Borondatez joan gura duenarentzat, gainera, hogeita hamar mila eta berrogei mila euro eskaintzen ari da, kalte ordain legez”. Hala ere, urte luzez lanean ari diren langileek halako eskaintzarik ez dutela onartuko dio LABek, “eta enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) zabaltzearekin mehatxu egiten ari da gerentea”. Era berean, “mobing-a ukitzen duen jarrera” inposatzen duela ere kritikatu du sindikatuak. “Lanik ez dagoelaren aitzakipean, eguneroko lan jardunaren orduetan bere produkzio lekutik atera eta bulegoetan egotera behartzen ditu langileak”. Horitako gehienak emakumezkoak direla zehaztu du LABek, “eta banaka jartzen ditu, edota gela batean bakoitza mahai batean”. Hori guztia ez da “inposaketa isolatua”, sindikatuaren iritziz, “inposaketa hori kaleratzeagaz eta beldurra sartzeagaz guztiz lotuta dago”. Hala, jarrera horrekin gerenteak “moralki, intelektualki eta pertsonalki eraso egiteko” asmoa duela uste du LABek. Egoera horri “erantzun sindikalarekin” egin nahi dio aurresindikatu horrek. “Txeke zuririk ez diogu sinatuko enpresari. Foruko lantokiaren bideragarritasuna exijitzen dugu, eta horretan jardungo dugu”. RINDER taldeak duela gutxi Gasteizen beste enpresa bat ireki zuela gogoratu dute, “ebentualez beteta eta baldintza kaxkarretan”. Makinak ere Gasteizera eroaten hasi direla diote, “Foruan ekoiztea garestiegia delakoan”. Hala ere, 2009an Foruko [...]
Udalak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian hainbat lagunek, Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdiri Txirri elkartasuna adierazteko.