Indarkeria sexistaren aurrean konpromisoak hartzera deitu dute Bermeoko Sareginek
Azaroaren 25a «emakumeonganako indarkeria salatzeko eta borrokatzeko eguna» dela aldarrikatu du Sareginek Bermeoko Emakume Feministen Elkarteak. Hala, indarkeria sexistaren aurrean eta erasoa egiten dutenen kontrako erantzunean «konpromisoak hartzer...
Azaroaren 25a «emakumeonganako indarkeria salatzeko eta borrokatzeko eguna» dela aldarrikatu du Sareginek Bermeoko Emakume Feministen Elkarteak. Hala, indarkeria sexistaren aurrean eta erasoa egiten dutenen kontrako erantzunean «konpromisoak hartzera» deitu dute jendarte osoa.
Bermeoko Udalari, bestalde, «emakumeon aurkako indarkeriari aurre egiteko behar diren zerbitzuak, baliabideak eta prebentzio neurriak berma ditzan» eskatu dio elkarteak. Indarkeria sexista «arazo larria» dela diote, «denoi ukitzen digun arazoa».
Elkarteak, bere aldetik, prebentzioan eta erantzunean jarriko ditu indarrak: «emakumeok gure autodefentsan jarri behar dugun arretan jardun behar dugu, ezin baitugu erasoen aurrean gure burua babes barik utzi», esan dute. Horregatik, gaurko egunean «kalera atera daitezen dei egin gura izan» die elkarteak herritarrei, «eta antolatu diren ekintzetan parte har dezaten». Gaur iluntzean elkarretaratzea egingo du elkarteak, 20:00etan, Lameran.