Domekan, Gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte Nabarnizen
Domekan, gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte sei probalarik Nabarnizen. Bertan, Busturaialdea zein Lea Artibaiko probalariak izango dira. Mikel Alzolak gernikarrak, txapelketa biak hamaikagarren aldiz irabazteko ahalegina egingo du.
Domeka honetan, herri kirol zaleek aukera paregabea izango dute Nabarnizen. Hain zuzen, gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte sei gizonek herriko probalekuan. Bertan, Mikel Alzola gernikarra eta Karlos Hormaetxea busturiarra izango dira txapelengatik borrokatzen.
Txapelketa, 12:30ean hasiko da eta lehenengo txanda horretan Hormaetxea busturiarra izango da harriari tiraka. 17:00etan, aldiz, bigarren txanda hasiko da eta Alzola bertan izango da.
Hamaikagarrena nahi du
Alzolak, hamar aldiz irabazi ditu Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak. Domekan, hortaz, taxpelketa biak hamaikagarren aldiz irabazteko ahalegina egingo du.
Probalari guztiak
- Mikel Alzola (Gernika-Lumo)
- Karlos Hormaetxea (Busturia)
- Karmelo Ibarluzea Satxibar (Etxebarria)
- Fernando Zarrabe (Etxebarria)
- J. Carlos Lopez (Araba)
- Oscar Perez (Barakaldo)