Bihar hasiko da Urdaibaiko lehenengo eskupilota txapelketa Ibarrangelun
Bihar, Urdaibaiko lehenengo eskupilota txapelketari hasiera emango diote Ibarrangelun. Txapelketa, 18:30ean hasiko da eta norgehiagoka bi izango dira lehenengo jardunaldi horretan. Arabako, Bizkaiko, Errioxako (Espainia), Gipuzkoako eta Nafarroako 24 talde izango dira txapelketan eta partida guztiak, Busturialdeako eta Lea Ibarrako frontoietan jokatuko dituzte.
Urremendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta, bihar, Urdaibaiko lehenengo eskupilota txapelketari hasiera emango diote Ibarrangelun. Txapelketa, 18:30ean hasiko da eta norgehiagoka bi izango dira lehenengo jardunaldi horretan.
Herrien arteko txapelketan parte-hartzen duten taldeek, benjamin mailan, alebin mailan eta infantil mailan lehiatuko dituzte partidak. Ildo horretatik, hiru partidatik bi irabazten dituzten taldeek, txapelketan aurrera egitea lortuko dute.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “Arabako, Bizkaiako, Errioxako (Espainia), Gipuzkoako eta Nafarroako 24 taldek lehiatuko dute Urdaibaiko txapelketa”. Partida guztiak, Busturialdeako eta Lea Ibarrako frontoietan jokatuko dituzte.
Finalera iristen diren taldeek, Morgako frontoian ikusiko dute elkar urtarrilaren bukaeran edo otsailean. Finalaren egunean, gainera, lau terdiko profesionalen pilota partida izango da.
Barikuko partidak Ibarrangelun
Barikuko lehenengo partida bietan, Gautegiz Arteagako Montorre taldeko pilotariak izango dira hurrengo kanporaketan izateko txartelarengatik borrokatuko direnak.
- Montorre A-Iurreta
- Montorre B-Lea Ibarra