Astra eta industriagunea garatzeko elkarlanerako akordioa eskatuko dio Udalak Jaurlaritzari
Astrarako eta Beko Ibarra industriagunerako adostutako akordioetan sakontzea» eskatuko dio Udalak Lakuari, «elkarlanerako konbenioa sinatuz, edo konpromiso formala adostuz Gernika-Lumoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean». Inguru horretarako ...
Astrarako eta Beko Ibarra industriagunerako adostutako akordioetan sakontzea» eskatuko dio Udalak Lakuari, «elkarlanerako konbenioa sinatuz, edo konpromiso formala adostuz Gernika-Lumoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean». Inguru horretarako udal gobernuak aurkeztu dituen proiektuak burutzea izango litzateke elkarlan horren helburua.
Hain zuzen, ur-gaietan, energia berriztagarrietan, osteleritzan eta turismoan oinarritutako ikasgaiak irakasteko Lanbide Heziketako zentroa egiteko elkarkidetza gura du Udalak, baita ekodiseinuaren institutua eta enpresen haztegia egiteko, Astrako kultura eta sormen lantegia sortzeko, bunkerra berreskuratzeko eta industrialdea berpiztuko lukeen parke enpresariala egiteko.
Era berean, informazioa emateko eta parte hartzea bultzatzeko epe bat ere zehaztu gura du Udalak Jaurlaritzagaz, herritarrak eta gizarte eragileak ere inplikatuz.