Alberdiren epaia salatzeko elkarretaratzea egingo dute domekan
Espainiako Audientzia Nazionalak Jesus Mari Alrdiri Txirri ezarritako epaia kalean salatzeko deia egingo du Udalak. Hala, domeka honetan, 12:00etan, udaletxe aurrean egingo duten konzentrazioan parte hartzeko deia egingo die herritar guztiei. Alberdire...
Espainiako Audientzia Nazionalak Jesus Mari Alrdiri Txirri ezarritako epaia kalean salatzeko deia egingo du Udalak. Hala, domeka honetan, 12:00etan, udaletxe aurrean egingo duten konzentrazioan parte hartzeko deia egingo die herritar guztiei.
Alberdiren kasua salatzeko eta hari elkartasuna adierazteko mozia aurkeztu zuten Ezker Abertzalea udal taldeak eta Eusko Alkartasunak herenegungo udalbatzarrean, eta mozioarekin bat egin zuten PSE ezik gainontzeko alderdi politiko guztiek.
Testuari atxikimendua emanez Alberdirekin bat egin zuten Gernika-Lumoko zinegotziek, baita Gernika-Lumoko Udalean Jai arloko zinegotziak egindako lana aitortu eta babesa eskaini ere.
Urtebeteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa agindu du Espainiako Audientzia Nazionaleko epaileak Alberdirentzat.