Segurtasun gutxiko kaleak identifikatu gura ditu Udalak
Emakumeentzako seguruak ez diren edota beste hainbeste herritarrentzako sartzen errazak ez diren kaleak eta guneak mapa batean jaso gura ditu Gernika-Lumoko Udalak. Horretarako, horiek identifikatu behar dituzte lehenbizi. Behin horiek zeintzuk diren zehaztuta, ailegaerraztasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute udal agintariek.