Oroimenaren autobusa Gernika-Lumora helduko da zapatuan
Urriaren 16an hasi zuen ibilbidea Oroimenaren autobusak, eta Euskal Herriko hainbat tokitan izan ostean, Gernika-Lumon egingo du zapatuan bere azken geldialdia. ‘Izarren argia’ filmaren harira, memoria historikoa berreskuratzeko helburua duen autobusa da, eta memoria historikoa berreskuratzea du helburu.
Gernika Batzordeko kideek Oroimenaren autobusarekin bat egin eta zapatuko egitaraua antolatzeaz arduratu dira. Oraingoan Saturraranen preso izan zituzten emakumeen historia jendarteratu gura dute. “Bonbardaketa guretzako ez da bakarrik bonbak botatzea”.
Lekukotasunak
Gernikarrak ere izan ziren preso Mutrikuko kartzela hartan, “nire izeko bat, kasurako”, batzordeko kide Juantxu Izagirrek aipatu duenez.
Eta oroimena bizirik mantenetzeko nahi horretan, preso ez, baina kartzela izandako Saturrarango seminarioan ikasketak egin zituen Alberto Gabikagojeaskoaren testigantza ezagutzeko aukera izango dute zapatu iluntzean Foru plazara hurbiltzen direnek.
Bere testigantzarekin batera beste batzuk ere izango dira zapatuan, bonbardaketaren lekuko batena, esaterako. “Oroimenaren autobusaren antolatzaileek izarrak banatzen dituzte, eta guk izar horietan Gernikako bonbardaketan hiladkoen izenak jarri eta autobusean ipini gura ditugu”.
Bonbardaketaren urteurrenean egiten duten legez, kandelak piztu eta kalejira egingo dute zapatuan. Ostean, Ibarrangeluko zortzikoteak bere errepertorioko zenbait kanta abestuko ditu; horien artean, zuzendariak Saturrarango kartzelari buruz idatzitako kanta bat.
19:00etan helduko da autobusa Gernika-Lumora, eta Foru plazaren aurrean izango da. Gernika Batzordeko kideek bertaratzeko eta antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deialdi berezia egin dute.