Epaiaren zain, presoen argazkiak erakustean deliturik ez zela esan du auzipetuen abokatuak
Gaur egin dute Madrileko Audientzia Nazionalean Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdiren eta beste herritar baten aurkako epaiketa. 2009ko jaietako egiataruan presoen argazkiak erakusten zirela eta, “terrorismoa goratzea” leporatzen diete. Defentsaren abokatu Kepa Manzisidorren esanetan, hala ere, “presoen argakiak erakustea ez dela delitua frogatuta” geratu da gaurko epaiketan. Bi akusatuek “terrorismoa goratzeko” asmorik ez zutela eta argazkiak presoen eskubideak errespetatzea eskatzeko eta haiei maitasuna adierazteko bakarrik argitaratu zirela esan du abokatuak. “Gainera, fiskalaren lekukoek ere hori berretsi dute”. Gainera, jaietako egitarauan presoen argazkiak erakusten direla urte asko dira, “eta hori onartu egin du fiskalak. Beraz, 2009an gai hori auzitara eramatea ez du ez hanka ez buru”.