Aldarrikapena eta umorea izan dira nagusi HITZAren aldeko bertso saioan
Jai-Alai frontoian bildutako 500 lagun inguruk sei bertsolariek eskainitako saio ona ikusteko aukera izan dute.
Herenegun Busturialdeko Hitzaren aldeko I. bertso saioa izan zen Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan ziren Aitor Mendiluzek, Unai Iturriagak, Aitor Sarriegik, Jon Maiak, Amets Arzallusek eta Sustrai Colinak parte hartu zuten saioan, eta ikusleek atseginez entzun zituzten sei finalisten bertsoak. Hain zuzen ere, 500 lagun inguru bildu ziren frontoian, eta bertsolarien lana txalo zaparrada zaratatsuekin eskertuzuten. Domekako bertso saioa arrakastatsua izan zen ikusle zein sentsazio aldetik. Izan ere, jende andana bildu zen frontoian eta, gainera, ikusleek pozik egin zuten etxerako bidea barre ugari egin ostean.
Bertsolariak ere oso gustura sentitu ziren Gernika-Lumon. Jendea ondo pasatzeko gogoz hurbildu zela frontoira esan zuten seirek saioaren amaieran, eta eurek ere ederki pasatu zutela, ikusleen eta bertsolarien artean giro ederra sortuz. Giro bikain hori sortzeko bidean, Josu Goikoetxea gai-jartzaileak ere zeresana izan zuen. Gernikarrak gai umoretsuak eta erreibindikatiboak tartekatu zituen, eta jendearen arreta bereganatzea lortu zuen hasiera-hasieratik. Gai-jartzaileak eskualdeko gorabeheren berri ematen duten gaiak landu zituen. Antolatzaileak ere «oso pozik»azaldu dira bertso saioak izandako harrerarekin. Azaldu dutenez,«ikusleak zein bertsolariak oso pozik irten ziren frontoitik, eta egunean bertan sarrera ugari saldu genituen».
Era berean, eskualdeko jendeaz gain, beste leku batzuetatik ere jende ugari gerturatu zela eta Gipuzkoako zenbait herritar ere bertso saioan izan zirela nabarmendu dute antolatzaileek. Besteak beste, Lea-Artibaiko, Bilboaldeko, Algortako, Azpeitiako… biztanleakizan ziren domekan Gernika-Lumon. Antolatzaileek gaineratu legez,«horren ondo atera dela ikusita, datorren urtean ere saioa antolatzeko gogoak ematen ditu».
Bertso saioa, paregabea
Guztia prest egon zenean, 18:00akaldera, bertsolariek hasierako agurra kantatzeari ekin zioten, eta guztiek izan zituzten HITZAren aldeko berbak. Ondoren, Goikoetxeak inauterien osteko garizuman zein penitentzia beteko duten galdetu zien bertsolariei. Banan-banan abestera pasa ziren mikrofono aurretik, eta ikusleen lehen barreak entzuteko aukera izan zuten sei bertsolariek. Banaka aritu ondoren, bertsolariak binaka atera ziren oholtzara.
Lehenengoak Iturriaga eta Colina izan ziren. Iturriaga joaten ari den negua izan zen eta Colina, aldiz, udaberria. Beraien bertsoetan Euskal Herriak bizi duen negua eta etorri nahi duen udaberria tartekatu zituzten, bertsoei kutsu politikoa emanez. Horiek bukatutakoan, Maia eta Mendiluze izan ziren hurrenak. Bertsolariek gaur egun guztien ahotan dagen gaia jorratu zuten: krisi ekonomikoa.
Eskualdetik kanpoko hainbat lagun ere hurbildu ziren domekan Gernika-Lumora”
Binaka egin beharreko lanarekin bukatzeko, Arzallus eta Sarriegi izan ziren mikrofono aurrean. Hurrenez hurren, Juan Carlos Espainiako erregea eta Patxi Lopez EAEko lehendakariaren paperean sartu ziren. Ikuslegoak barre ugari egin zuen, eta txalo ugari jaso zituzten bertsolariek. Karikaturizazioan, Sarriegik negar egiten zion erregeari Bilbon jokatutako Espainiakosaskibaloi koparen finalean txistu ugari entzun behar izan zituelako. Errege Kopako finaleko kontuak albo batera utzita, ikusleek barreka jarraitzeko aukera izan zuten, Maiak, Arzallusek eta Iturriagak kantatutako bertsoekin. Hiru lagunek txikitero koadrilaosatzen zuten, baina egun batean Maiak neskalaguna aurkitu eta lagunengana eraman zuen lehenengoz. Bukatu zutenean, Colinak bakarkako lehen bertsoak bota zituen. Hark amaitu zuenean, barrekahasteko unea bueltatu zen frontoira. Izan ere, Mendiluze eta Sarriegi Maier lantegiaren langile biren lekuan jarri ziren. Lehenengoa lantegiko beharginik onena izan zen, eta bigarrena txarrena. Sarriegirenegitekoa Mendiluzek gutxienezpieza bat gaizki egitea zen, baina ezzuen lortu. Mikrofono aurrean jarri zen hurrengoa Jon Maia izan zen, bakar-kako lanean. Zumaiarrak JesusMari Alberdi `Txirri ́-ren egoeraekarri zuen gogora eta ikusleentxalo ugari jaso zituen. Gernika-Lumoko historia gogorra gogorarazi zuen eta denbora astiro pasa arren guztiak berdin jarraitzenduela esan zuen. Maiak bukatu zuenean bertsolariek umoretsu jarraitu zuten eta bukaera arte Mendiluzek baino ez zuen umore hori hautsi. Andoaindarra munduaren faltsutasunaz aritu zen Goikoetxeak plastikozko madari faltsua eman ostean. Saioaren azken txanpan, Itu-rriaga notarioak eta emakumezkodirudun baten herentzia jaso nahizuten bost astoen bertsoek ikusleen barreak eragin zituzten. Etxe-rako bidea pozik hartzeko eta Ar-zallusek bakarkako lau bertsoakbukatutakoan, bertsolariak motzen eta guapoen artean banatu ziren. Umorez betetako saio bati bukaera emateko modu ona izan zen. Amaierako agurrean bertsolariek eskerrak eman zituzten, eta HITZAren aldeko bertsoak kantatu zituzten. Maiak abestu bezala, esaterako, “zenbat albiste txar ta zenbat hitz/ta zenbat amets murritz/jotzen gaituzte berriz/baina herriak erantzuten du bere txaloz eta irriz/gure apur hori jarriz/herri bat egiten gabiltz/bertsoz bertso ta hitzez hitz”