Gaiak

  • Goi-Zale Mendi taldeak Valderejora irteera egingo du domekan

    Nork - Ira 19, 2017
    Gernika-Lumoko Goi-Zale Mendi taldeak irteera berri bat egingo du domekan. Hain justu, Valderejora (Araba) abiatuko dira Gernika-Lumotik. Goizean goiz aterako dira autobus geltokitik, eta Lalastratik hasiko dute egun horretarako prestatuta daukaten ibilbidea. Mendi taldeak jakitera eman...
  • 550 ikasle bertsoen munduan

    Nork - Ira 19, 2017
    Mundu bat bertso ikasgeletan, eta ikasleen mundua bertsotan. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik, Mundu bat bertso izeneko proiektua landuko dute ikastetxeetan aurten ere. Urrian hasi eta ikasturte amaiera arte, Lehen Hezkuntzako (LH) bosgarren eta seigarren mailako ikasleek...
  • 25 ekoizleren produktuak egongo dira aukeran Busturiko azoka ekologikoan

    Nork - Ira 19, 2017
    Busturiko Axpe auzoak azoka ekologikoa hartuko du zapatuan. 12:00etatik aurrera, bertaratutakoek hainbat produktu edukiko dituzte aukeran. Busturiko Udaletik azaldu dutenez, 25 ekoizleren salmahaiak egongo dira azoka ekologikoan. Busturiko Udalak eta Lurreko Nekazari Ekologikoen Elkarteak BBKren laguntzagaz...
  • Lander Lartitegi busturiarra, lehenengoa Berriatuko helmugan

    Nork - Ira 18, 2017
    Lander Lartitegi busturiarrak irabazi zuen zapatuan Berriatun lehiatu zen Aitxekutz Txirrindulari Saria. Eguraldia ez zuten lagun izan txirrindulariek, hala ere, 40 atera ziren errepidera, euren artean emakume bi: Amaia Lartitegi eta Nerea Muñoyerro. Lasterketa...
  • Bermeon ere Kataluniari babesa adierazi diote

    Nork - Ira 18, 2017
    Kataluniarekiko elkartasun ekimena egin zuten zapatuan Bermeon, SOM-HI elkarteak antolatuta. Txosnatik abiatuta, ikurrinekin eta esteladekin kalejira egin zuten. Bermeon elkarrekin bazkaldu ostean, Bilbora joan ziren Independentistak Sareak Kataluniako prozesu soberanistaren eta urriaren 1eko erreferendumaren alde burutu...
  • Basurdeek garaipenagaz estreinatu dute denboraldia

    Nork - Ira 18, 2017
    Gernika-Lumoko taldeak bikain hasi du denboraldia. Atzo eguerdian lortutako lau puntuei esker, Ohorezko Mailaren sailkapenean laugarren dago. Aurretik dauden beste hiru taldeek bosna puntu dituzte. Sanitas Alcobendas Rugby dago sailkapen buru, eta VRAC Quesos Entrepinares eta...
  • Harrera beroa jaso du Urdaibaik

    Nork - Ira 18, 2017
    Oraingoan bai, oraingoan pozik zetozen Bermeoko arraunlariak. Eusko Label ligan irabazitako bandera guztiekin eta koroarekin zeharkatu zuten Lamera, herritarren txalo artean. Agertoki gainera igota, bandera guztiak astindu zituzten. Joseba Fernandez entrenatzaileak esan zuenez, “koroa irabaztea posible...
  • Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Euskal Kopa jokatuko du asteburuan

    Nork - Ira 18, 2017
    Galdakaoko Urreta Kiroldegian lehiatuko dute Emakumezkoen Euskal Kopa. Zapatuan finalerdiak jokatuko dituzte, eta domekan izango da finala. Sarrerak doakoak dira. Bi fasetan jokatzen da kopa. Lehenengo fasean, bigarren mailan dauden Añares Rioja ISB eta GDKO Ibaizabal-ek kanporaketa jokatu...
  • [ARGAZKI GALERIA] HARRERA URDAIBAIRI

    Nork - Ira 17, 2017
    Lamera jendez bete da Urdaibaiko arraunlariei harrera egiteko. Eusko Label ligan irabazitako bandera guztiekin eta koroarekin etorri dira arraunlariak Bermeora....Read More
  • Urdaibaik irabazi du Eusko Label Liga

    Nork - Ira 17, 2017
    Seigarren liga garaipena lortu du talde bermeotarrak (15 jokatu ditu). Arratsaldean arraunlariek merezitako harrera eta omenaldia jasoko dute etxean. 20:00etan hartuko dituzte Lamerako agertokian. Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen berbetan, denboraldi “izugarria” egin du herriko arraun elkarteak,...

EGUNEKO ARGITALPENAK

2017(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

IKUSIENAK

Send this to friend