
Herritu: munduari nazio bat erakusteko tresna
Gure Eskuk Herritu ekimena aurkeztu zuen atzo arratsaldean. Azaldu dutenez, herrietako taldeak martxan jarri dira, Herritu "sozializatzeko", eta furgoneta bat herriz herri ibiliko da datozen asteetan.

Imanol Pradales: "Espainiako Estatuaren errekonozimendu zintzoari itxaroten segitzen dute Kruzitak eta Mari Karmenek Gernikan"
Alemaniako presidentearen keinua "aitortu, txalotu eta eskertzen" dela esan du Imanol Pradales lehendakariak, eta erantzukizun historikoa eta bakearekiko, demokraziarekiko eta berradiskidetzearekiko konpromiso etiko eta politikoa erakusten duen ariketa izan dela nabarmendu du.

Memoria antifaxista eta Euskal Errepublikaren aldeko mezua zabaldu du EH Bilduk, Gernika-Lumon
EH Bilduko ordezkariak ez dira egon gaurko ekitaldi instituzionaletan, eta Felipe VII ekitaldi horietan egotea "bereziki mingarria" dela adierazi dute.

Gernika-Palestina: "Elitzur Ramlak Eurocupetik kanpo egon beharko luke"
'Gernika Palestinarekin BAT' lelopean, manifestazioan aterako dira gaur, 19:00etan, Merkuriotik.

Sollube eta Jata mendietako proiektu eolikoari buruzko kezka agertu dute bermeotarrek
SOSOLLUBE elkarteak hitzaldi informatiboa deitu du martitzenerako [azaroak 4], Sollube eta Jata mendietan aurreikusitako Sollube Gane Parke Eolikoaren proiektua azaltzeko eta eztabaidatzeko helburuarekin.

Itsasoa bete dantza
Baso-Txoritxu Dantza Taldeko kideek itsasoa gaia oinarri hartuta prestatu dute aurten Ibarruriko Dantzari Eguna.

20 urtetako hitzak ospatzeko unea
Busturialdeko Hitzak 20 urte bete dituela ospatuko dute domekan [azaroak 14], Gernika-Lumoko Pasealekuan, 12:00etatik aurrera. Biharamunean, haritza landatuko dute Bermeon.









