Sei bikotek borrokatuko dute Lekeitioko Beteranoen Txapelketa
Etzi hasiko da Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa. Urteroko pilotariak eta berriak ere hartuko ditu txapelketak. Otsailaren 10ean erabakita geratuko da ligaxkaEtzi emango dituzte lehen pilotakadak Lekeitioko XIV. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketak...
Etzi hasiko da Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa. Urteroko pilotariak eta berriak ere hartuko ditu txapelketak. Otsailaren 10ean erabakita geratuko da ligaxka
Etzi emango dituzte lehen pilotakadak Lekeitioko XIV. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketako pilotariek. Urtarrilaren 6an amaitu zen izena emateko epea, eta aurten, sei bikoteren arteko norgehiagokagaz gozatu ahal izango dute pilotazaleek, Lekeitioko trinketean.Urteroko pilotariak eta berriak ere hartuko ditu txapelketak. Hurrengoak izango dira zein baino zein gehiago ariko diren bikoteak: Elgoibarko Beraza eta Mallabiako Telleria (azken hiru urteetako txapelduna), Debako Bastida eta Elgoibarko Conde (azken bi urteetako txapelketak irabazi ditu), Debako Astigarraga eta Mendaroko Egaña, Lekeitioko Moral eta Mendaroko Egaña, Berriatuko Gandiaga eta Mallabiako Pradera, eta, azkenik, Ganzarongo Jaunarena eta Lekeitioko Foster.
40 eta 65 urte bitartean
Norgehiagokako gazteena, 40 urtegaz, Iban Gandiaga berriatuarra dela jakitera eman dute antolatzaileek. Nagusiena, aldiz, 65 urte dituen Astigarraga. Biek osatuko dute bikotea.
Bestalde, urteroko partaide batzuek huts egingo dute lesioak direla eta. Horien artean daude Arrate, Etxebarria eta Kaltzakorta. Aurtengo txapelketa orekatu-orekatua izatea espero dute.
Hiru partida egongo dira jokoan etzi. 09:30ean hasiko da lehen partidua Astigarraga-Gandiaga II eta Moral-Egañaren artean; 10:15etik aurrera, berriz, Beraza-Telleria eta Bastida-Conde bikoteen txanda izango da, eta azkenik, 11:00etan, Jaunarena-Foster eta Pradera-Gandiaga I. egongo dira aurrez aurre.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, otsailaren 10ean erabakita geratuko da ligaxkako sailkapena, eta lehen gelditzen diren laurak finalaurrekoetara igaroko dira. «Txapelketa honetan tanteadorak ez dauka zerikusirik, horregaitik joko polita eta bizia ikusteko aukera egoten da».