Zahartze ez osasuntsuari buruzko hitzaldia emango dute gaur, Bermeon
Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak eta Neurolagun elkarteak elkarlanean zahartze ez prozesu osasuntsuari buruzko bigarren hitzaldia antolatu dute gaurko: Neurolagun popularra: Herriz Herri. 19:00etan hasiko da Nestor Basterretxea aretoan.Iñigo Gabi...
Iñigo Gabilondo neurologo eta ikerketa irakasleak zahartzaroko gaixotasun neurologiko garrantzitsuenak azalduko ditu. Zainketa eta tratamendu klinikoaru buruzko azalpenak emango ditu Juan Carlos Gomez Esteban mugimendu nahasmenen eta parkinsoneko unitateko koordinatzaileak. Juan Carlos Arango Ikerbasque eta Biocruces institutuetan ikerketa irakaslea dementzia kasuetan burutu ahal den errehabilitazio neurologikoari buruz arituko da, eta Zaintzailea zainduz gaia landuko du Laiene Olabarrieta neuropsikologoak.
Iaz Euskal Herriko Biomedikuntza ikerketa zentro nagusietako ikerlari talde batek sortu zuen Neurolagun irabazi asmorik gabeko elkartea. Neurozientziako ezagutza eta Euskal Herriko neurozientziako ikerketa lerroak zabaltzea eta eskualdeko eta nazioarteko ikerketa taldeen arteko kolaborazioa sustatzea dira elkartearen helburuak, Euskal Herrian ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko eta pazienteen benetako beharrak erantzuten dituzten proiektuak sustatzeko.