Ligako bederatzigarren garaipena lortu du Lointek Gernika Bizkaiak Malosten
Jokalariak txalo zaparradagaz agurtu dituzte zaleek, ligan eta Eurokopan egindakoagatik. Juana Molinari animoak bidali dizkiete taldekoek. Hirugarrenak dira sailkapen orokorreanHamar jokatu eta bederatzi irabazi. Hori da Dia ligako lehenengo hiru sailk...
Jokalariak txalo zaparradagaz agurtu dituzte zaleek, ligan eta Eurokopan egindakoagatik. Juana Molinari animoak bidali dizkiete taldekoek. Hirugarrenak dira sailkapen orokorrean
Hamar jokatu eta bederatzi irabazi. Hori da Dia ligako lehenengo hiru sailkatuek daukaten garaipen sorta. Sailkapenaren lehen hiru postuetan daude 19 puntugaz Citylift Girona, Perfumerias Avenida eta Lointek Gernika Bizkaia.Asteburuan 80-60 menderatu zuten Malosten Embutidos Pajariel Bembibre taldea Mario Lopezenek. Lehen laurden erasokorra, bigarren zati serioa defentsa lanetan eta azken laurde- naren erdialdean sartutako 15 eta 2ko partziala izan ziren garaipena eskuratzeko gakoak. Mario Lopezen esanetan, emaitzak ez zuen erakusten kantxan egon zen berdintasuna hirugarren laurdenaren amaieraraino.
Neurketaren hasieran ez zirela bat ere ondo ibili azpimarratu zuen, defentsan bereziki, komunikazioa eta intentsitatea falta zirela: «Bigarren laurdenean kantxaratu den boskoteak, normalean hainbeste jokatzen ez dutenek, erakutsi dute zer nolako lana egin beharra dagoen defentsan». Kanpokoek ez zuten saskiratzerik lortu lau minutu eta erdi pasatxora arte, eta Lointekek 9-2ko partziala egin zion bosgarren minutuan, Dietricken saskiratzeei esker gehienbat.
Bigarren zatian neurketa apurtzera atera zen Lointek, baina ezin izan zuen. Are gutxiago Malosteko giroa berotzen zihoan heinean eta Mario Lopezi teknika adierazi ziotenean. Partida trabatu egin zen, eta Jazmon Gwathmey eta Blake Dietrick jokalariei esker aurretik jarraitzen zuten etxekoek. Hala eta guztiz ere, defentsak erasokoei gailentzen ari zitzaien, «horren seinale hirugarren laurdenean sartu ziren puntu gutxi».
Azken laurdenean neurketa apurtu beharra zeukaten gernikarrek, azken hatsean estuasunik ez edukitzeko. Lopezek ez zuen argi ikusten, eta Alejandra Quiranteren hiruko baten ostean, hutsartea eskatu zuen. Rachel Vanderwal eta Valeriya Berezhynsken hirukoei esker, garaipena Malosten geratu zen. Mario Lopezek aldaketekin jarraitu zuen azken minutuetan, eta Malosteko zaletuek jokalari guztiak banan-banan txalokatu zituzten, bai garaipenarengatik eta baita ere Eurokopako sailkapenarengatik.
Animoak Molinarentzat
Duela pare bat aste belaunean lesio larria eduki zuen Juana Molina Prado espainiarrarentzat animo mezua zabaldu zuten Gernika KESBeko jokalariek; Molinak ezingo du gehiago jokatu denboraldian.
Molinak Malostera heldu zenean aurkitu zuen ezustekoa: atzean 10 zenbakia eta aurrean berarentzako mezua zeraman kamiseta. Taldekideek kamiseta horregaz egin zuten aurkezpen ekitaldia ere, eta partidua baino lehen talde argazkia atera zuten denek, Ciudad Realgo jokalaria animatzeko.