Danok Batek txapel bat eskuratu du Gipuzkoako Txapelketan
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatu zituzten domekan, Zumaiako Aitzuri frontoian. Danok Bateko puntistek kadete eta gazte mailako norgehiagokak jokatu zituzten. Bat irabazi eta bestea galdu egin zuten.Gazte mailan, txape...
Gazte mailan, txapela eskuratu zuten Zuhaitz Arrillagak eta Aratz Mendizabalek. 30-23 irabazi zieten Jai Alaiko Alejandro Alberro eta Victor Hernandezi. Kadete mailan, berriz, bigarren postua lortu zuten Alain Basterretxea eta Eñaut Urresti mutrikuarrek. 11-30 galdu zuten Luken Aizpurua eta Julen Cabanillas zumaiarren aurka.
Udazken txapelketako finaletan beste txapel bat irabazi du Danok Batek. Alebinetan Ekhi Letek lortu du txapela, eta txiki mailan, bigarren geratu da Manex Ansola.