Hitzaldi horretan arlo ezberdinetako adituek
hainbat gai jorratuko dituztela azaldu dute elkartekoek. Hitzaldi bakoitzaren ostean bertaratutakoek galderak egiteko aukera izango dute beraien zalantzak argitzeko.
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak eta Neurolagun elkarteak elkarlanean zahartze ez prozesu osasuntsuari buruz antolatu duten bigarren hitzaldia izango da.
Neurolagun popularra: Herriz Herri izenburupean,
abenduaren 18an, martitzenean,
19:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan izango da ekimena.
Ekainean egin zuten lehen hitzaldia Neurolagunekoek. Argazkia: Bermeoko Udala.
Antolatzaileek argitu dutenez, Begoña Landa Torre neuropsikologoa izango da ekitaldia aurkezteko arduraduna. Ondoren, Iñigo Gabilondok zahartzaroko
gaixotasun neurologiko garrantzitsuenak azalduko ditu. Gabilondo sendagilea da, neurologian aditua eta Ikerbasque ikerketa irakaslea Biocruces Osasun Ikerketa institutuan.
Arratsaldean jorratuko duten bigarren gaia
zainketa eta tratamendu klinikoa izango da. Horren azalpenak Juan Carlos Gomez Esteban sendagileak emango ditu. Gomez Esteban neurologian aditua eta mugimendu nahasmenen eta parkinsoneko unitateko koordinatzailea da.
Dementzia kasuetan burutu ahal den
errehabilitazio neurologikoari buruz arituko dira ondoren. Juan Carlos Arangoren, Ikesbasquen eta Biocruces institututan ikerketa irakasleak eskainiko du hitzaldia.
Bukatzeko,
zaintzailea zainduz gaia landuko du Laiene Olabarrieta neuropsikologoak. Olabarrieta ikertzailea da Biocruces Osasun Ikerketa institutuan. Horrez gain, gonbidatutako gaixoen elkarteek eskaintzen dituzten zerbitzuak azalduko dituzte eta bertaratutakoen zalantzak argituko dituztela jakinarazi dute.
Neurozientziako ezagutuz. Neurolagun irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. 2017an Euskal Herriko Biomedikuntza ikerketa zentro nagusietako jakintza-alor ezberdinetako
ikerlari talde batek sortu zuen.
Bi helburu nagusi betetzea bilatzen dute elkartetik: alde batetik, neurozientziako ezagutza eta Euskal Herriko neurozientziako ikerketa lerroak zabaltzea. Bestetik, eskualdeko, estatu mailako eta nazioarteko ikerketa taldeen arteko kolaborazioa sustatzea, Euskal Herrian ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko eta pazienteen benetako beharrak erantzuten dituzten proiektuak sustatzeko.