Aldundiak 'Ortube' zaharberritzeko diru laguntzak eman ditu
Ortube itsasontziaren zaharberritze lanak egiteko 30.000 euroko diru laguntza eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeoko Udalari.Laguntza horren bidez ontzia berriztatu eta konpontzeko aurten egindako lanen zati bat finantzatuko dute. Besteak beste, bra...
Laguntza horren bidez ontzia berriztatu eta konpontzeko aurten egindako lanen zati bat finantzatuko dute. Besteak beste, branka ondoko masten oinarriak konpondu eta branka ondoko atzealdea istinkatu dute. Lan horiek eginda, toldo bat erosi eta atzealdea konpontzeko asmoa agertu dute.
Ondarea zaintzen
Aldundiak azaldu duenez, Ortube-ren zaharberritzea itsas ondarea kontserbatzeko egiten ari den estrategiaren baitan dago.
Izan ere, estrategia horren helburua «ondare horri lotutako hainbat motatako elementuak iraunaraztea» da, eta horren harira, «Bermeoko kulturaren eta bizimoduaren adierazle» direla azaldu dute.
Elementu horien artean, zurezko ontziak daude, desagertzeko arrisku handian daude-eta. Aldundiaren berbetan, Ortube egoera horretan dago.
Aldundiak eskainitako diru laguntzekin batera, konponketa lanen kostua 32.012,17 eurokoa izan da guztira.