Karakolak protagonista, abenduko Azoka Berezian

Zapatuan egin zuten abenduko Azoka Berezia, Gernika-Lumoko Merkatu plazan. Sasoi honetan hain preziatuak diren karakolak dastatzeko gogoz hurbildu ziren herritarrak, batik bat eguerdi partean. Askok plazan bertan jan zituzten, eta beste askok, ohiturari eutsiz etxean bazkaltzeko eroan zituen. Jendearen joan-etorria etengabea izan zen eguerdian.

09:00etaik 14:30era, karakolak dastatzeko aukeraz gain, eskualdeko lehen sektoreko eskoizleen eta artisauen produktuak jarri zituzten. Hala, barazki, fruta, gazta eta bestelako elikagaiekin batera, besteak beste, zeramikazko eta larruzko osagarriak eta apaingarriak egon ziren.

Halaber, umeentzako puzgarria ere egon zen, eta marrazketa tailerra ere egin zuten.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend