Bittor Asteinza izango da EH Bilduren Bermeoko alkategaia
Bittor Asteinza da EH Bilduk Bermeorako aukeratu duen alkategaia. «Ilusio handiagaz» aurkeztuko dela adierazi du, «herritarrak bere lehentasuna» izango direla nabarmenduz. Asteinza Idurre Bidegurenen ordezkoa hartzera dator era horretara.Horren har...
Horren harira, Asteinzak bere helburua «bermeotarren beharrizanei erantzutea» dela azaldu du, «EH Bilduk azkenengo urteetan Bermeoko Udalean egindako lanari jarraipena emanez».
Azpimarratu duenez, «parte hartze dinamiketatik proiektu berriak eta erakargarriak bultzatu nahi ditu», eta, aldi berean, «herriko etorkizun sozio-ekonomikoa landu». Alkategaiak aldarrikatu du Bermeo «herri euskalduna, berdintasunean oinarritutakoa eta bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko erakargarria izateko» gogor lan egingo duela.
Asteinzak 51 urte dauzka, eta Informatikan lizentziaduna da. Gurutzetako ospitalean sortutako La cuadri del hospi Gobernuz Kanpoko Erakundearen sortzaileetako bat da, eta Eutsi Gogor Ibontxu herri mugimenduaren aitzindaria.