Lau lagun ospitalera eraman dituzte Gernikan sute batean kea arnasteagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, sutea piztu da Gernika-Lumoko Nafarroa Behera kaleko 12. atarian gaur goizaldean. Ezbeharra 01:30 inguruan gertatu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Hala, 02:00ak ingururako sua itzaltzea lortu dute.

Sutearen ondorioz, eraikinaren zati bat bakarrik hustu behar izan dute; “ez da beharrezkoa izan eraikineko etxebizitza denetatik bizilagunak ateraraztea”, azpimarratu dute segurtasun sailetik. Oraindik sua zergatik edo zerk piztu duen jakin ez badakite ere, kaltetutako etxebizitzako lau lagunak artatu behar izan dituztela nabarmendu dute ertzainek. 38 urteko gizonezko bat , 40 urteko emakume bat eta horien bi seme-alabak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.

 

Komunikabidea. Tokiko informazioa euskaraz. Busturialdean gertatzen denaren berri. Kiorla, kultura, gizartea, politika, aisialdia...
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend