HITZAk 'Pinotxo' familia antzerkia ikusteko sarrerak zozkatuko ditu
Emanaldia domekan izango da, 16:30ean, Elgoibarko Herri Antzokian. Harpidedunek egueneko 16:00ak arte izena eman ahal dute. Irabazleen izenak barikuan argitaratuko diraUgaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek parte hartzen duten Pinotxo fa...
Emanaldia domekan izango da, 16:30ean, Elgoibarko Herri Antzokian. Harpidedunek egueneko 16:00ak arte izena eman ahal dute. Irabazleen izenak barikuan argitaratuko dira
Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek parte hartzen duten Pinotxo familia antzerkia ikusteko aukera egongo da domekan, 16:30ean, Elgoibarko Herri Antzokian. Eta emanaldi horretarako HITZAk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu harpidedunen artean.Maitane Zalduegi-Viar da Glu Glu ekoiztetxearen obraren zuzendaria eta koreografiaren arduraduna. Testua, aldiz, Galder Perezek egin du. Maruri musika zuzendaria ere bada, eta Alegria zuzendari laguntzailea. Gainontzeko aktoreak ondokoak dira: Itxaso Quintana, Jon Casamayor eta Andrea Covadonga. Argitu dutenez, Maruri eta Alegria txandaka ibiliko dira antzezten. Domekako saioan, esaterako, Alegriak antzeztuko du.
Obra urriaren 7an estreinatu zuten Gernika-Lumon, eta ordutik, herriz herri ari dira emanaldiak eskaintzen. Esan dutenez, Pinotxo dantza eta musika ardatz dituen familia guztiari zuzendutako antzerkia da.
Sinopsia
Carlo Collodiren ipuin klasikoa da antzezlanaren abiapuntua. Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean, egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horregaz egurrezko txotxongilo bat sortuko du, eta Pinotxo izena jarriko dio. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok, eta Geppettok semetzat hartuko du. Egurrezko semea, baina, ez da ume zintzoa izango. Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du.