487 kirolarik parte hartu dute Lekeitioko Bizkaia Kopa Trail proban
MTB, trail, martxa eta txakur kros modalitateetan aritu dira parte hartzaileak. Ibon San Migel lekeitiarrak irabazi du 20 kilometroko trail luzeaGuztira 487 kirolzalek parte hartu dute Lekeition lehiatu den Bizkaia Kopa Trail mendiko kirol liga ezaguna...
MTB, trail, martxa eta txakur kros modalitateetan aritu dira parte hartzaileak. Ibon San Migel lekeitiarrak irabazi du 20 kilometroko trail luzea
Guztira 487 kirolzalek parte hartu dute Lekeition lehiatu den Bizkaia Kopa Trail mendiko kirol liga ezagunaren zazpigarren proban. Lau kirol modalitatetan aridu dira: MTB, Trail, Martxa eta Txakur kros probetan.Ibon San Miguel lekeitiarrak irabazi zuen trail luzea, 20 kilometroak 01.16. 35 denboran osatuta. Silvia Puigarnau izan zen, bestalde, emakumeetan lehenengoa, 01.38.38 denboragaz. Guztira, 13 emakumek eta 113 gizonezkok parte hartu zuten norgehiagokan. 10 kilometroko trail laburra, berriz, 35 emakumek eta 134 gizonezkok egin zuten. Bego Uriarte Ibarrola (50.33) eta Imanol Goñi (41.33) izan ziren irabazleak.
Txakur krosak 30 parte hartzaile eduki zituen, eta modalitate horretako irabazleak Leire Dominguez Molinero eta Kenia txakurra (0.53.54) eta Ivan Herrera Perez eta Otto txakurra izan ziren (0.41.48).
Bidera irteten azkenak txirrindulariak izan ziren. 70 parte hartzaile eduki zituen mendi bizikleta lasterketak, eta helmugaratzen lehenengoak Nekane Pra- dera Belar (01.33.39) eta Jabier Goitia (01.02.38) izan ziren.
Mendi martxa da lehiaketa formatutik kanpo gelditzen den bakarra, hala ere, harrera ona eduki du mendizaleen artean. 42 ibiltarik osatu zuten gutxi gorabehera 9,71 kilometro zituen ibilbide laburra, eta 50 ibiltarik 18 kilometroko luzea.