Plater bete indaba eta ardo ona dastatu ahalko da biharko azokan

Azaroa ere iritsi da, eta horrekin batera dator hileko azoka berezia ere Gernika-Lumoko Merkatu plazara. Hotzari aurre egiteko irtenbide paregabeagaz dator, gainera, oraingoan. Izan ere, bihar azoka berezira bertaratzen direnek plater bete indaba eta ardo ona dastatzeko aukera edukiko dute, beste hainbaten artean.

Ohi bezala, 09:00etan zabalduko dute azoka, eta 14:00etan itxi. Bien bitartean, eskualdeko baserritarrek eramandako fruta eta barazkiak erosteko aukera ere edukiko dute, eta baita bestelako produktuak ere: patea eta eztia, esate baterako.

Jateko eta edatekoaz gain, dena den, izango da zer ikusi edo erosi; artisauek ere edukiko dute-eta bere lekua beraien lanak bistaratzeko.
Azoka zabalik dagoen ordutegian, halaber, txikienek ere goiz ederra igarotzeko aukerak izango dituzte, bertan jarriko dituzten jolasetan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend