HITZAk ate irekien jardunaldia egingo du, 15. urteurrena ospatzeko
Azaroaren 11n egingo da ekitaldia, 12:00etan, HITZAk Markina-Xemeinen daukan egoitzan. Urteurrena ospatzeko ekintza gehiago ere egingo dira Lea-Artibain eta MutrikunAzaroaren 11n 15 urte beteko dira Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren 1. zenbakia banatu...
Azaroaren 11n egingo da ekitaldia, 12:00etan, HITZAk Markina-Xemeinen daukan egoitzan. Urteurrena ospatzeko ekintza gehiago ere egingo dira Lea-Artibain eta Mutrikun
Azaroaren 11n 15 urte beteko dira Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren 1. zenbakia banatu zenetik. Eta urteurrena ospatzeko, Hitzak askotariko ekintzak egingo ditu. Ekintza horietako bat da azaroaren 11n, HITZAk Markina-Xemeinen daukan egoitzan (Arretxinaga etorbidea, 1) egingo duen ate irekien jardunaldia.15 urtetan HITZA sostengatu duten guztiak daude ekitaldira gonbidatuta. Hala, talde eragileetako ordezkariak, iragarleak, harpidedunak, kolaboratzaileak… ekitaldira gonbidatuta daude. «Urteurrena 15 urte hauetan guztietan tokian tokiko euskarazko komunikazio proiektu hau hauspotu, sendotu eta hedatzen lagundu duten guztiekin ospatu nahi dugu. Beraz, datozela dena!».
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta besteak beste, Herribixi kooperatibako kideek (Eneko Arrate eta Nerea Gartzia) saio txiki bat egingo dute. HITZAren zuzendari Larraitz Ibaibarriaga Etxaburuk ere hitz batzuk eskainiko ditu, eta ostean luntxa egongo da.
Ate irekien jardunaldia egin eta gero, datozen hilabeteetan ere ekintza ezberdinak egingo dira Lea-Artibain eta Mutrikun.