Elkartasun dendarako boluntarioak behar ditu Mundu Zabalek
Azken urteetan modura, Mundu Zabal elkarteak elkartasun denda jarriko du Karmeldarren erakusketa aretoan. Denda bihartik abenduaren 31ra bitartean egongo da zabalik, eta arropa eta tresna berriak zein bigarren eskukoak izango ditu aukeran.Elkarteak 10:...
Elkarteak 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara zabalduko du denda, eta horretarako, boluntarioen laguntza behar dutela azaldu dute. Horrela, dendan saltzaile modura laguntzeko prest dagoenak 94- 616 62 93 telefono zenbakira deitu behar du.
Dendatik lortzen duen dirua Mozambiqueko garaipen proiektuei laguntzera bideratuko dute.