Lau hamarkadatik gora Eibar eta Nabarniz lotzen
Eguraldi kaskarrari aurre eginez, eta tradizioari eutsiz, 42. Eibar-Nabarniz ibilaldia egin dute. 28. kilometroko ibilbidea egin ondoren, Aboitiz Jatetxean lagunartean elkartu dira bazkaritan.Lagun arteko ibilaldi bezala sortu zena hutsik egin ezin den...
Eguraldi kaskarrari aurre eginez, eta tradizioari eutsiz, 42. Eibar-Nabarniz ibilaldia egin dute. 28. kilometroko ibilbidea egin ondoren, Aboitiz Jatetxean lagunartean elkartu dira bazkaritan.
Lagun arteko ibilaldi bezala sortu zena hutsik egin ezin den tradizio bihurtu da zenbait mendigoizalerentzat. 42.era heldu da aurten Eibar-Nabarniz ibilaldia. Zapaturako jarrita zeukaten hitzordua, eta hotzari eta euriari aurre eginez, gogotsu eta umoretsu burutu zuten mendi martxa.06:00etan Nabarniztik autobusean irten ziren, eta Gernika-Lumon mendizale batzuk batu ostean, Eibarrera ailegatu ziren. Handik hamasei lagun abiatu ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko bi udalerriak batzen dituen ibilaldia egitera. Oizko San Kristobal ermitara 09:45ak aldera ailegatu ziren lehen parte hartzaileak. Ohitura den legez, salda beroa hartu zuten bertan. Gero, Munitibarko Astorkiganan ere eduki zuten anoa postua, azkenengo txanpa egiteko indarrak hartzeko. Ibilaldia amaitu zuten lehenak 12:15ean agertu ziren Nabarnizko plazan.
28 kilometroko ibilbidean, Zengotitagane (826 metro), Oiz (1.029 metro), Ganbe (396 metro), Astorkigana (235 metro), Kanpona (504 metro, Miñarria (435 metro) edota Arrola (532 metro) zeharkatu zituzten.
Bukaeran, dutxatu eta hamaiketako ederra jan zuten txikiteoa egin bitartean. Aboitiz Jatetxean bazkalduz borobildu zuten ibilaldia. Aurten 22 pertsona elkartu dira bazkaritan.