Giro ederrean ospatu dute Ajangizko IX. Euskal Jaia

Dagoeneko ohitura bilakatu da ajangiztarren artean. Berriz ere, euskal jaiak hartu du Kanpantxu auzoa, eta bizilagunak eta hurreratu diren bisitariak bederatzigarrenez ospatu dute jaialdian parte hartzera animatu dira.

Eguerdian eman diote hasiera euskal jaiari, dantza herrikoien ikuskizunagaz. Hainbat herritar batu dira ekitaldian, eta abesti sorta bat euskal pausoekin nahasi dute ikuskizun berezi bat eskaintzeko.

Ostean, EinGo Kantan eta Dantzan taldeak animatuta poteo ibiltaria egin dute baserriz baserri, giro ederrean. Horrez gain, auzoa biziberritzeko, baserriak apaintzeko lana hartu dute auzotarrek.

IKUSI HEMEN GAURKO ARGAZKI GALERIA

Poteoa bukatuta, herri bazkariaz gozatu eta sabelak bapo betezeko batu dira auzotarrak, 80 bat lagun bilduz Kanpantxuko frontoian.

Arratsaldea gelditu barik emango dute ajangiztarrek, Bihurri aizkolariagaz eta haren semeagaz herri kiroletan ariko dira-eta goizean izena ematen duten herritarrak,txingak eramaten, trontzan edota zaku lasterketan.IX. Ajangizko Euskal Jaia

Egunari bukaera aparta emateko, musikagaz gozatzen ibiliko dira. Mungiko Las Orejas de Van Gogh taldeak girotuko du plaza ordubetez.

Ostean, Xaiborren musikaren konpainian ibiliko dira gerriak astintzen. 20:30ak inguruan hasiko da Xaiborren ikuskizuna, eta lehenengo ordu erdia umeentzat izango da.

IKUSI HEMEN GAURKO ARGAZKI GALERIA

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend