Mutriku-Deba errepideari buruzko batzarra egingo dute
Mutriku eta Deba lotzen dituen GI-638 errepidea hobetzeko lanen proiektua abian da. Hasieran, lanak udazken aldera hastekoak baziren ere, tartean sortutako tramitazio gorabeherek, ezinbesteak, lizitazioa eta, ondorioz lanen hasiera ere atzeratu egin du...
Agerraldia bihar egingo dute, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Eta Mutrikuko udal ordezkariek jakitera eman dutenez, azken orduko aldaketarik ezean, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatua eta Silvia Perez Errepideetako zuzendari nagusia etorriko dira Mutrikura.
GI-638 errepidearen proiektuak aldi luze batean errepidea zirkulaziorako ixtea aurreikusten dute, Ondarbeltz hondartza eta Mutrikurako sarbidearen artean. Lanek herri bietako herritarren joan-etorrietan eragingo baldin badute ere, Larangako auzotarren egunerokoan izango dute eraginik handiena. Auzotarrek agerraldira joateko deia egin diete herritarrei.